XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

122. atala. - Osasun arloko instalakuntzen koperatibak

Lege honen ondorioetarako, osasun-koperatibatzat joko dira, baita ere, pertsona fisiko eta juridikoez osatu eta bazkideei, berauen senideei eta bertako langileei, hala balegokie, osasun-sorospena emateko eta, horri begira, ospitale, klinika eta antzerakoak sustatu, tresneriaz hornitu, administratu, jagon eta kudeatzeko direnak.

Honelako koperatibak ospitaleetako legeriari lotzeaz gain, kontsumo-Koperatibez diren arauetara ere lotuko dira; guztiarekin ere, zenbait moldapen sar daiteke araudi bidez, ematen duten zerbitzuaren berezitasuna ikusita eta jorratzen duten arloa kontuan harturik.

Hamargarren saila. Zerbitzu-koperatibak

123. atala. - Profesionalen zerbitzu-koperatibak

1. Profesionalen zerbitzu-koperatiba, beren kontura lan egiten duten artisau, profesional edo artistez osaturiko koperatibak dira, helburuak hauexek dituztela: hornidurak, zerbitzuak edo lanak eskaintzea edo bazkideen jarduerak edo hauen emaitzak erraztu, ziurtatu edo osatzeko eragiketak burutzea, ekonomia, teknika, lan, ekologia, antolamendu eta jarduneko arloetan.